26 Herri Urrats egitaraua
2026ko maitzaren 10an, milaka euskaltzalez beteko da beste behin ere Senpereko Aintzira โGEROA ERAIKIZโ lemapean.
Leloa: Geroa eraikiz
Aurtengo Herri Urratseko leloa GEROA ERAIKIZ da. Lema Zuzenean lotea dago aurtengo helburuarekin, Lizeo berria eraikitzeko sostengua biltzearekin. Lizeo berriak geroa irudikatzen du, eta erakiz hitzak balioan jartzen du Herri Urratsetan jasotzen den sostenga zertarako erabiltzen den, Ikastolak eraikitzeko.
Leloak simple badirudi ere indar eta esanahi handia du
Etiketak
Piztu plaza
๐ฑ Hilabeteetako sormen prozesuaren ondoren, Arrasateko plazak piztu dituzte gaur, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako dozenaka gaztek.
Ibaialde Ikastola
๐ Badira berrogei urte ameslari batzuek Ibaialde Ikastola sortu zutela Lodosan.
โ Urte hauetan ametsak betetzen aritu gara, lanean, gogor eta tinko. Euskaraz ikasi eta bizi nahi dutenei tokia ematen.
๐ธ๏ธ Pedagogia berritzailean oinarrituta, herrian sustraituta eta Nafarroako zein Euskal Herriko gainontzeko ikastola guztiekin sarean josita.
Etiketak
Herri Tonbola - 26

Aurten ere Herri Tonbola antolatu dugu eta horren gaineko informazioa ematera gatorkizue
โ๏ธ Dakizuenez, ekimen honen helburu nagusia Azkue Natura Ikastolako barne beka sistema bermatzea da. Elkartasuna eta ikastolan ikasteko aukera berdintasuna. Horixe gure nahia: ikastolan ikasteko muga ekonomikorik ez izatea.
Etiketak
Juul eta Liburuaren nazioarteko eguna
Urtero modura eta irakurketaren zaletasuna bultzatzeko, Euskal Herriko ikastoletan antolatzen den JUUL kanpainan parte hartu dugu.
Etiketak
Tinko programa: Zinema euskaraz
Euskara zinema aretoetan sarrarazi eta gure hizkuntzaren normalkuntza sustatzeko helburua
Tinko Euskara Elkartearen "Euskara Zinema Aretoetara" programan parte hartzeko ikastetxeko arduradun edo irakasle batek egin behar du eskaera, ikusi nahi dituen filmak aukeratuz eta hainbat datu emanaz. Hau egiteko jarraibideak azpiko bideoan dituzu ikusgai.
1994.
Etiketak
8 ikastolari itunak ukatu
Nafarroako Gobernuaren alde bakarreko erabaki arbitrarioa salatu dugu eta euskarazko hezkuntzari ezarritako zigorra bertan behera uzteko eskatu dugu
Oier Sanjurjok eta kaltetutako familiek agerraldia egin dute Hezkuntza Departamentuaren aurrean, 8 ikastolari itunak ukatu eta murriztu izana salatzeko
Etiketak
๐ Gure etxea, guztion eskulanik politena!
Kaixo, familia! Gaurkoan gure mundu polit honi begirada bat botatzeko tarte bat hartu dugu ikastolan. Badakizue apirilaren 22an Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatzen dela?
Etiketak
Baxoa, euskaraz egiteko eskubidea
Baxoa euskaraz egiteko eskubidea berehala ezartzeko eskatu dute hezkuntza eragileek
Azaldu dutenez, euskarazko irakaskuntzak geldialdi nabarmena bizi du Ipar Euskal Herrian, eta neurri ausartak behar dira ikasleek hezkuntza ibilbide osoan euskaraz jarraitzeko
Seaskak, Biga Bai elkarteak, Ikas Bi elkarteak eta Euskal Haziak elkarteak elkarrekin egin duten prentsaurrekoan, Baxoko zenbait proba euskaraz egiteko
Etiketak
Piztu Jakin-mina topaketak
Badatoz Piztu Jakin-mina topaketak! Ikasturte honetan ere praktika arrakastatsuak partekatzeko aukera izango dugu apirilaren 29an eta maiatzaren 5ean Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Green Capital aretoan 09:30tatik 13:30tara.
Topaketa hauetan inklusioarekin lotura duten praktika arrakastatsuak ezagutzeko aukera izango dugu.

