Baxoa, euskaraz egiteko eskubidea
Baxoa euskaraz egiteko eskubidea berehala ezartzeko eskatu dute hezkuntza eragileek
Azaldu dutenez, euskarazko irakaskuntzak geldialdi nabarmena bizi du Ipar Euskal Herrian, eta neurri ausartak behar dira ikasleek hezkuntza ibilbide osoan euskaraz jarraitzeko
Seaskak, Biga Bai elkarteak, Ikas Bi elkarteak eta Euskal Haziak elkarteak elkarrekin egin duten prentsaurrekoan, Baxoko zenbait proba euskaraz egiteko
Etiketak
Piztu Jakin-mina topaketak
Badatoz Piztu Jakin-mina topaketak! Ikasturte honetan ere praktika arrakastatsuak partekatzeko aukera izango dugu apirilaren 29an eta maiatzaren 5ean Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Green Capital aretoan 09:30tatik 13:30tara.
Topaketa hauetan inklusioarekin lotura duten praktika arrakastatsuak ezagutzeko aukera izango dugu.

Etiketak
Tafalla-Lekeitio trukaketa
Aste honetan, Tafalla eta Lekeitioko ikastolen trukaketa proiektuarekin jarraituz, Lekeition izan ditugu Tafallako ikasleak.
Kimetz Arana artzaina
🌿 Zenbat maite ditugun bisitak!
Aste honetan, Kimetz Arana artzaina etorri da ikastolara bere bizimodua, egunerokoa kontatzera eta LH6ko lagunok gustura entzun ditugu bere lanbideari buruzko azalpenak.
Eta nork daki, gutako batek egunen baten ez duen bere eredua jarraituko: natura, animaliak, baratza eta euskara! Ez da aukera txarra!!!
Etiketak
24 Korrika Xiberutik mendebaldera
Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
Etiketak
Errigora Iruñeko aurkezpena
🌿 Errigorako (@errigora ) produktu bat erosten dugunean, ba al dakigu benetan ze eta zenbat hartzen eta ematen ari garen ? 👀
Errigorako lagunek, gaur, Iruñeko Laban egin duten aurkezpen ekitaldian egon gara. Asisko Urmeneta marrazkilariak hain erraz eta argi jaso dituen puntuak batu ditugu zuentzat:
🌍 Neoliberalismoaren aurrean, bertokoa.
💵 Prekaritatearen kontra, errespetua, pertsonatik pertsonara. Prezioa ekoizleak ezartzen du, ez merkatu libreak.
👥 Harreman zuzena ekoizle eta kontsumitzaileekin.
Etiketak
STEAM tailerrak
🌿 Lea Artibai Fundazioa eta EHUren eskutik, DBH1eko ikasleok STEAM tailerrak landu ditugu hiru saiotan.
Etiketak
Morez jantzi dugu bihotza
Kaixo, familia! Badakizue gure ikastolako pasillo eta gelak ez direla inoiz isilik egoten, baina azken egun hauetan indar eta kolore berezia hartu dute. Martxoaren 8aren bueltan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, unitate didaktiko berezia landu dugu adin tarte guztietan.



