Skip to main content

Udalak eta 3 Ikastetxeek batera "Beste Kaleak" proiektua landu dugu. Proiektu horretan, herriko kaleen izenetan emakume erreferenteen falta dagoela ikusi da.

👏Horregatik Fraileetako aterpe aurrean egongo den plaza berriak "Sareginak Plaza" izena izango du, Lekeition emakume saregin guztien omenez.

Emakume saregin asko egon dira Lekeition. Balio handiko lana izan da eta da: ehunka urte dituen eskulangintzako lanbidea eta emakume gehien biltzen dituen itsasoko sektorea, non emakumeek arrantzarako tresneria eta aparailuak egin eta zaintzen dituzten.

🥰Zorionak danori!

Etiketak