Skip to main content

HH 5 🧅Kipulak eta pipak🫘


Zelako lana hartu duten HH5eko lagunek!!!

Zuen seme-alabak benetako baserritar bihurtu zaizkigu gure Azkue Ikastolan. Begiratu bat eman nahi diezue ortuan lanean ibili direneko momentu politei? Haur Hezkuntzako (HH) gure txikitxoak buru-belarri aritu dira lurrarekin jolasean eta lanean, eta emaitzak ikustekoak dira! Oraingoan, gainera, uzta berezia izan dugu esku artean: kipulak eta pipak izan dira protagonistak.

Etiketak

Gazteen ongizatea sustatzeko


Lea-Artibai mankomunitateak proiektu barria martxan dauka
 

​​Ikastetxe eta guraso elkarteekin egon ostean, ekimen berri bat jarri dugu martxan, Gaztepsik, 14tik 30 urtera arteko gazteei zerbitzu psikologikoa hurbildu, erraztu eta arrazoizko prezioan eskaintzeko asmoz: gazte bakoitzak 7 saio edukiko ditu psikologoarekin, eta saio bakoitzaren kostua 10 eurokoa izango da.

Etiketak

Beste Kaleak" proiektua

Udalak eta 3 Ikastetxeek batera "Beste Kaleak" proiektua landu dugu. Proiektu horretan, herriko kaleen izenetan emakume erreferenteen falta dagoela ikusi da.

👏Horregatik Fraileetako aterpe aurrean egongo den plaza berriak "Sareginak Plaza" izena izango du, Lekeition emakume saregin guztien omenez.

Emakume saregin asko egon dira Lekeition. Balio handiko lana izan da eta da: ehunka urte dituen eskulangintzako lanbidea eta emakume gehien biltzen dituen itsasoko sektorea, non emakumeek arrantzarako tresneria eta aparailuak egin eta zaintzen dituzten.

Etiketak

Laku bat euskararen eta ikastolen alde

Denek bat egin dute Senperen, traba guztien gainetik, Euskal Herria euskaraz josten duen komunitatea indartzen jarraitzeko

26 Herri Urrats

Herri Urrats jaiak berriz ere agerian utzi du ikastolen eta euskararen aldeko gizarte babesa bizirik eta indartsu dagoela. Milaka lagun bildu dira Senpereko aintziraren inguruan, euskal hezkuntza sareari sostengua emateko eta etorkizunari elkarlanean heltzeko.

Etiketak

Subscribe to Orokorra
↑