🌿 Ikastolen Elkarteko aholkularitza pedagogikoa jasotzen ari gara. Baina zer da hori?
👉 Ikastolen Elkarteak Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra aurkeztu zuen 2023an eta 2024an ikastolon mugimenduak hezkuntza-ipar eta norabide modura berretsi genuen. Markoak paradigma-aldaketa sakona dakar hezkuntzara eta aholkularitza honen helburua marko berri hori Ikastoletan ezartzeko bidelaguntza eskaintzea da.
✍️ Argi daukagu paradigma-aldaketa horietara egokitu behar dugula. Horregatik, aholkularitzak iraungo dituen bi urteen lehenengo faseari ekin diogu ikasturte berri honetan: diagnostikoa egin, helburuak definitu...
📸Argazkietan, formakuntzako bilera batean, eta atzo, Anoetara egindako bisitan.

