Skip to main content

Ikastolen Elkarteak lagundu duen proiektua da Bizkarsoro eta horrela laburbiltzen da filma:  Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro, eta Ikastolen Elkarteak lagundu du beronen       ekoizpenean. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.

Sinopsia

Existitzen ez den herri batean, bost istorio erreal, 1914tik 1982ra gertatuak, ahozko lekukotzetan eta idazleen testuetan oinarrituak.

Haietan barna, XX. mendean zehar par Euskal Herriko herri ttipi batek bizitako aldaketa sozialak agerian.

Hizkuntza baten erroizte eta hurrentzea. Eta bizirauteko borroka.

Talde teknikoa

  • Gidoia eta zuzendaritza: Josu Martinez
  • Argazki zuzendaria: Hibai Castro Egia
  • Ekoizle eragileak: Josu Martinez, Katti Pochelu, Mikel Arredondo, Ane Antoñanzas
  • Muntaketa: Maialen Sarasua Oliden, Laurence Larre, Alex Argoitia Castro
  • Musika: Joserra Senperena
  • Soinu diseinua: Xanti Salvador
  • Arte zuzendaritza: Izaskun Urkijo Alijo

Talde artistikoa

  • Bea Kurutxarri, Mila Arrangoits, Martela Aneva-Fuchs, Hèlene Hervé, Ximun Fuchs, Kristiane Etxaluz, Ander Lipus, Manex Fuchs, Bixente Indart, Lea Campistron, Arantxa Hirigoien, Titika Rekalt, Eneida Alfaro Camus, Laura Kurutxarri Itzaina, Amaia Etxandi, Xantiana Bordarai
  • Baigorri Ibarreko 200 herritar baino gehiagoren parte hartzearekin

Trailerra

Etiketak