Skip to main content

Xedea

Egitasmo hau Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik laugarren mailara (LH 1-4) arteko haurrentzat bideratuta dago eta helburua herriko umeei kirol hezkuntza eredu berri bat aurkeztea da. Herri mailan horrelako proiektu bat izatearen abantailak azpimarratu nahiko genituzke: 

✔ Herriko adin berdineko haur guztiak ezagutu eta elkarrekin arituko dira.
✔ Umearen garapena izango da prozesu honen ardatz nagusia.
✔ Jolasaren bitartez landuko da lortu nahi den garapena. 
✔ Etorkizunean gehien gustatzen zaion kirol jarduera aukeratzeko irizpide gehiago izango ditu.
✔ Herri mailako antolakuntza izango da.

Egutegia

Lau mailentzako egiten den proposamena bada ere, 3 urtetan zehar burutuko da. Egitasmo handia eta garrantzitsua den aldetik, lehenengo bi mailekin hasi eta hauen eboluzioa eta behar diren moldaketa eta zuzenketak eginda, aurrera egingo da etengabeko hobekuntza prozesu baten barruan. Egutegia eta aplikazioa hurrengo hau izango da: 

✔ 2021-2022 ikasturtean LH 1 eta 2. mailakoak. 
✔ 2022-2023 ikasturtean LH 1,2 eta 3. mailakoak. 
✔ 2023-2024 ikasturtean LH 1,2,3 eta 4. mailakoak 

Saioak astelehenetik ostegunera bitartean izango dira. Ikastetxeetatik arratsaldeko 16:15etan irtengo dira, non monitoreak batu eta egun horretan suertatzen zaien gunera eramango dituzte eta Eskola Kirola proiektuko ekintzak hasiko dira 17:30k arte. 

✔ LH 1 eta 2 mailak: Astelehen eta Asteazkenetan 16:30-17:30 
✔ Topaketak, hilean behin, larunbata/igande goizean 10:30-12:30 (Ekintzaren menpe) 

Egutegiari dagokionez, proiektu honetako ekintzak 2021ko urriko lehenengo astean hasi eta maiatzeko azken astera arte iraungo dute. Oporraldi eta jai egunak errespetatuz, beti ikastetxeen egutegiarekin bat eginez.

Oharrak

Lekeitioko Eskola-Kirola proiektuaren 3 puntu garrantzitsuak aipatzea gustatuko litzaiguke: 

✔ Eskola-kirola proiektuaren egutegia, instalazioak eta ordutegiak lehentasuna izango dute. Ezin izango da beraz, adin berdineko ume-gazteei beste kirol edo jarduera aukerak eskaini egun eta ordutegi berdinean.

✔ 2021/22 ikasturteko Eskola-kirola proiektua LH 1-2 mailetako ikasleei zuzenduta egongo da. Adin tarte horietan, beste kirol edo jardueratan izena eman nahi bada, derrigorrezkoa izango da biak konbinatzea.

✔ Eskola-kirola proiektua 180€ko urteko kuota izango du. Ordaintzeko aukera eta laguntza desberdinak egon dira.

Izena ematen duenak konpromisoa hartzen du aste barruko bi saioetara eta hilero egingo den topaketara joateko.