Skip to main content

Dakizuen  bezala,  Azkue  Ikastolak  beka  sistema  propioa  dauka.  Beka  hauen  bitartez, ikastolaren baliabideak  erabiliz,  guztion  baliabideak  erabiliz  alegia,  beharra  duten familiei laguntza ekonomikoa jasotzeko aukera ematen zaie. Ikastolako beka jaso ahal izateko   ezinbesteko   baldintza   da   Eusko   Jaurlaritzako   beka   eskatu   eta   jasotzea, ondoren, ikastolaren beka sistemaren irizpideen arabera bekak esleituko dira.

Interesaturik zaudetenok, formularioa bete eta on-line bidali. Eskaera zuzenean erregistratuta geratuko da ikastolako datu basean.

2020/21 Ikastolako barne beka eskaera

Horretaz gain, jarraian adierazten den dokumentazioa hurrengo  e-postara bidali beharko  da,  izenburua IKASTOLAKO  BEKA izanik:

Konkretuki:

  1. Unitate familiarra osatzen duten kide guztien 2019ko ekitaldiko errenta aitorpenaren fotokopia edo salbuetsita izanaren agiria.
  2. Inork   ez   badu   errenta   aitorpenik   egiten,   salbuetsia   izanaren   agiria bidali beharko  du  alde  batetik,  eta  2018.  urtean  izandako  diru  sarreren  agiriak bestetik.
  3. Banatuta dauden gurasoek, horrez gain, hitzarmen erregulatzailearen fotokopia (aurreko  urteetan beka eskaera  egin baldin bada  eta aldaketarik  ez  badago, ez da aurkeztu behar).
  4. Eskatzaileak eskabidea ebazteko beharrekotzat jotzen duen beste edozein dokumentu edo ziurtagiri.
  5. Eusko   Jaurlaritzaren   beken   onuradura izatea   ezinbesteko   baldintza   da (bekaren onuradun agiria ez da aurkeztu behar).