AZKUE JANTOKIA 2022-2025
.jpeg)
Zer da slow food?
Slow Food dieta edo errezeta multzo bat baino askoz gehiago da, elikaduraren ikuspegi holistikoa da; kultura, ingurumena, osasuna eta etika barne hartzen dituena.
Ortua lantzen dugu, ikasgelek parte hartuz. Komunitatea zaintzen dugu. Vending makina ipini dugu DBHko ikasleekin, O hondakin lortzeko. Gainera, ikasturte berrirako sukaldaritza tailerrak antolatu ditugu, haur eta gurasoentzat.
Slow food printzipioak
| JANARI ONA | JANARI GARBIA | BIDEZKO JANARIA |
|---|---|---|
| Elikagai freskoak, bertakoak, sasoikoak eta modu tradizionalean prestatuak |
Pestizidarik eta ongarri kimikorik gabe eta gehigarri artifizialik gabe landatutako elikagaiak |
Nekazarientzat, langileentzat eta |
Zergatik Slow food:
Azkue ikastolak ,besteak beste, biharko herritarrak baloreetan haztea eta heztea helburu du. Ikastolatik argi dago hezkuntza proiektu bat osoa izateko goizean sartu eta arratsaldean atera bitartean hezkuntza eredu oso eta integrala eskaini behar duela. Horrela ba jantoki ekologiko eta autogestionatua izanik, jangela hezitzaileagoa, osasuntsuago, gertukoagoa eta bidezkoagoa bideratu ahal izango dugu.
Slow food mugimenduarekin bat egitean, besteak beste, Azkue jantokiari ondorengo balio erantsiak emango dizkio:

Slow Foodek biodibertsitatea eta tokiko sukaldaritza-tradizioen babesa sustatzen ditu
Slow Foodek elikadura osasungarriagoa eta iraunkorragoa sustatzen du.
Slow Foodek ekoizle eta nekazari txikiei laguntzen die, tokiko ekonomiari eta enplegua sortzeari lagunduz.
Slow Foodek gure janariarekin konektatzera eta janariaren balio kultural eta so- ziala preziatzera gonbidatzen gaitu..
| OSASUNTSUA ETA JASANGARRIA | BIODIBERTSITATE ETA TOKIKO SUKALDARITZAREN BABES | EKOIZLE ETA NEKAZARI TXIKIETAN OINARRITUA | BALIO KULTURALA ETA SOZIALAK IKASTOLARA ERAMATEN DITU |
|---|---|---|---|
| Slow food-ek elikadura osasungarriagoa eta iraunkorragoa sustatzen du, eta horrek pertsonei zein planetari mesede egiten die | Slow Food-ek biodibertsitatea eta tokiko sukaldaritza-tradizioen babesa sustatzen du | Slow Food-ek ekoizle eta nekazari txikiei laguntzen die, tokiko ekonomiari eta enplegua sortzeari lagunduz | Slow Food-ek gure janariarekin konektatzera eta janariaren balio kultural eta soziala preziatzera gonbidatzen gaitu. |
| (*) Artikulu interesgarriak (*) Menu orekatu eta osasuntsuak |
(*) Munduko janariak ( *) Plater tradizionalak (*) Menuko errezetak |
(*) Hurbileko ekoizleak (*) Hornitzaile zuzenak (*) Ikastolako ortua |
(*) Hezkuntza , ardurak eta elkarbizitza jantokian. (*) Belaunaldi ezagutza trukaketa |
(*) Ikasturtean zehar landuko dira
Nola eragingo du aldaketa honek Azkue Jantokian:
✓ Elikagai fresko eta lokaletan oinarritutako menuak SORTUZ
✓ Etxeko sukaldaritza eta sukaldaritza tradizionala SUKALDATUZ
✓ Elikadura-hezkuntza SUSTATUZ
✓ Giro erakargarria DISEINATUZ
✓ Komunitatearen parte-hartzea SUSTATUZ
✓ Elikagaiak alferrik galtzea MURRIZTUZ
✓ Ikasleen iritziak ENTZUNEZ
