«Euskal hiztun aktiboak hezteko», konpromisoz bete dira Lea-Artibaiko ikastetxeak
UEMAren Esnatu dinamikagaz bat egin dute Lea-Artibaiko ikastetxeek. Hezkuntza proiektuan txertatuko dizten euskararen aldeko konpromisoak hartu dituzte.

Lekeitioko XXX ikastetxeak UEMAk eta Lea-Artibaiko udalek sustatutako Esnatu dinamikarekin bat egin du eskualdeko beste ikastetxe guztiekin batera. Izan ere, iragarpena argia da: ezer aldatu ezean, Lea-Artibaik arnasgune izateari utziko dio 10 urtetan.
Hori gerta ez dadin eta Lea-Artibaik arnasgune izaten jarrai dezan hainbat konpromiso hartu ditu gure ikastetxeak. Gehiago jakin nahi izanez gero, irakurri Hitzan argitaratutako albistea: https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2026/09/23/euskal-hiztun-aktiboak-hezteko-konpromisoz-bete-dira-lea-artibaiko-ikastetxeak/
Lekeitiok eta Lea-Artibaik euskara behar dute!