
Aurten ere Herri Tonbola antolatu dugu eta horren gaineko informazioa ematera gatorkizue
✔️ Dakizuenez, ekimen honen helburu nagusia Azkue Natura Ikastolako barne beka sistema bermatzea da. Elkartasuna eta ikastolan ikasteko aukera berdintasuna. Horixe gure nahia: ikastolan ikasteko muga ekonomikorik ez izatea.
🗓️ Hori dela eta, Herri Tonbolako txartelak saltzen ipiniko ditugu maiatza eta ekaina bitartean, Eskolapean. Maila bakoitzari egun bat esleituko zaio. 3 orduko txanda bakoitzean , 6 guraso arduradunez gain, haur eta gazteen parte hartzea bultzatu nahiko genuke. Guraso nahikoak izena emango balu, txanda zati bitan egin ahalko litzateke.
👉🏻 Batu ekimenera eta eman izena ondorengo zerrendan:
Gure taldiak MAIATZAK 3an egin beharko du txanda