Badatoz Piztu Jakin-mina topaketak! Ikasturte honetan ere praktika arrakastatsuak partekatzeko aukera izango dugu apirilaren 29an eta maiatzaren 5ean Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Green Capital aretoan 09:30tatik 13:30tara.
Topaketa hauetan inklusioarekin lotura duten praktika arrakastatsuak ezagutzeko aukera izango dugu.

Apirilaren 29an HH-LHko esperientziak ezagutuko ditugu:
- Aita Larramendi ikastola: “Ongi etorri eskolara” proiektua
- Lizarra ikastola: “Snoezelen gela”
- Ikasberri ikastola: “Irakaskidetza. Aniztasunari erantzuteko tresna”
- Ikastolen Elkartea: Pulunpa egitasmoa
Maiatzaren 5ean DBHko esperientziak ezagutuko ditugu:
- Haurtzaro ikastola: “Egokitu besteei, kirola egokitu”
- Elgoibar ikastola: “Colors for education”
- Bihotz Gaztea ikastola: “Binkulua sortzen. Inklusioa indartzeko tresnak”
- Ikastolen Elkartea: Pulunpa egitasmoa
Ekintza honekin ikastolon sarea indartzea, elkarrekin ikastea eta jakin-mina piztu eta aberastea dugu helburu. Egitarau zehatza prest izan bezain pronto jasoko duzue.
Piztu Jakinmina topaketan parte hartzera animatzen zaituztegu.