Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
1980an Euskal Herria OΓ±atitik Bilbora zeharkatu zuen lehen KORRIKA antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 24 Korrika eta 45 urte igaro dira. 2026ko martxoaren 19an hasita, 11 egunez eta 10 gauez, eta gelditu gabe, KORRIKAk Euskal Herria zeharkatuko du 24. aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.
- π΄ Xiberutik mendebaldera
- π£ Atharratzetik Bilbora
- π Eskutik eskura
- π‘ Gu danok
- π’ Euskara gara
ππ½ππΌββοΈππΏ KORRIKA ππ½ππΌββοΈππΏ