🌿 Errigorako (@errigora ) produktu bat erosten dugunean, ba al dakigu benetan ze eta zenbat hartzen eta ematen ari garen ? 👀
Errigorako lagunek, gaur, Iruñeko Laban egin duten aurkezpen ekitaldian egon gara. Asisko Urmeneta marrazkilariak hain erraz eta argi jaso dituen puntuak batu ditugu zuentzat:
🌍 Neoliberalismoaren aurrean, bertokoa.
💵 Prekaritatearen kontra, errespetua, pertsonatik pertsonara. Prezioa ekoizleak ezartzen du, ez merkatu libreak.
👥 Harreman zuzena ekoizle eta kontsumitzaileekin.
🏋🏽 Kapitalismoak bultzatzen duen lehiaren ordez, elkarlana.
🐮 Agroindustriaren kontra, bionekazaritza.
👆🏽 Kontsumitzaile pasiboa ordez, kontsumitzaile aktiboa, parte hartzailea, konprometitua eta kritikoa.
🌿 ERRIGORAk lurraldearen kohesioa, kooperazioa, ekitatea eta auzolana ematen dizkigu. HERRIA egiten du, EUSKARAZ.