Kaixo, familia!
🌿 Natura, irribarreak eta lokatz apur bat: LHkoak Lapurreketan!
🐮🐰🐴 Zelan esan ze ondo pasatu dugun, ze ondo pasatu dugun esan barik!!!



Aste honetan gure LHko gaztetxoek motxilak ilusioz bete eta abentura berri bati ekin diote: Lapurreketa Baserri Eskolara bisita! Gelako hormak utzi eta natura bete-betean murgildu dira gure seme-alabak, aire garbia arnastu eta lurraren usainaz gozatuz.



Argazki bilduma berrian ikusi ahal izango duzuen bezala, ez dira geldirik egon! Baratzean eskuekin lurra ukitzen, animaliak zaintzen eta baserriko eguneroko zereginetan buru-belarri ibili dira. Baina, lanetik haratago, lagun arteko algarak, elkarbizitza eta sormena izan dira egun hauetako protagonistak.



Honelako irteerak funtsezkoak dira haien garapenerako. Ikasgelan ikasitakoa praktikan jartzeaz gain, talde-lana, autonomia eta naturarekiko errespetua modu natural eta dibertigarrian lantzen dituzte. Irribarre horiek dira gure "biharko herritarrak" hazten ari diren seinalerik onena!



Gogoratu gure egunerokoa hurbilagotik jarraitu dezakezuela gure Instagram profileran ere:
Gozatu irudiekin! 💚