Skip to main content

Astearte honetan, irakasle taldeak Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorraren (IHMO) lanketari ekin zion lehen saio kolektiboaren bidez.

 

IHMOa gure hezkuntza ulertzeko eta garatzeko oinarria da; ikastolaren iparrorratza, nolabait esateko. Marko honek gure hezkuntza-ildoak, printzipio psikopedagogikoak eta curriculuma biltzen ditu, helburu argi batekin: ikasleari bere pertsona-eredua garatzen laguntzea.

Irakasleok formazio hibrido honetan murgilduta egongo gara. Alde batetik, bakarkako lana egingo dugu on-line, eta bestetik, ikastolan bertan gauzatuko diren hausnarketa-saio kolektiboak burutuko ditugu. Helburua argia da: gure esentziaz ("zer garen"), gure helburuez ("zer lortu nahi dugun") eta metodoez ("nola lortu nahi dugun") hausnartzea, ikastola gisa etengabe hobetzen jarraitzeko.

Etiketak