Skip to main content

? 0 hondakin helburutzat duen egitasmoan!

 

? Proiektu interesgarri baten berri ematera gatoz?
Zerbikas proiektuaren barruan eta Rexcatering programaren baitan, 0 hondakin helburutzat duen egitasmoan ibili gara buru-belarri DBHn.

? Lan horren emaitza izango da jantokian soberan geratzen den jatekoa eskuragarri ipiniko dugula, behar duenak doan har dezan. Ikastolan bertan ipiniko dugu hozkailu- makina, udaberriko oporren ostean.

?? Udalak bat egin du proiektuarekin eta, atzo, herriko eskolan aurkeztu genuen, ekimenean parte hartzera gonbidatuz.

? Urtean hainbat tona janari zaborrontzira botatzen dira. Murriztu dezagun kopurua!

Etiketak