Skip to main content

ONGI ETORRI IKASTOLARA

Sunu daara mooy ikastola
Our school is the ikastola
Notre école est l'ikastola
Nuestra escuela es la ikastola
Gure eskola ikastola da

 

MATRIKULATU ➜

ikasleen hezkuntza gure ardatz

Gure eginkizuna, 0-16 urte bitarteko etapetan dauzkagun gazteak, pertsona ekintzaile eta sortzaileak trebatzea eta garatzea da, gaur egun dugun gizartea, beste gizartekideekin batera – lankidetzan –, hobetu dezaten.

Ikasgida jaitsi | 25-26
Irailak 8, aldatua

 
 
 

Hezkuntza eskaintza

Haur Hezkuntza

Haurra erdigunean kokatzen dugu, bera baita bere garapenaren protagonista eta inguruan gauden profesionalok prozesu horretan bidelagunak gara.

irakurri

Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntzan ikasleen interes eta beharrizanetan oinarritutako ikaskuntza prozesua eramaten dugu aurrera

irakurri

Bigarren Hezkuntza

Ikastolako ikasleen profila lantzen jarraitzen dugu azken txanpan ere.

irakurri

AZKUE Lekeitioko Natura Ikastola

Ikastolako eginkizuna, 0-16 urte bitarteko etapetan dauzkagun gazteak, pertsona ekintzaile eta sortzaileak trebatzea eta garatzea da, gaur egun dugun gizartea, beste gizartekidekin batera – lankidetzan –, hobetu dezaten.

Heziketa eskaintza Lekeitioko Ikastolan 16 urte arte bada ere, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ere eskaintzen dugu ikasleak Ibaizabal  ikastetxera bideratuz, gazteen formakuntza 21 urte arte luzatuz.

Euskara eta Euskal Kultura erreferentziatzat harturik, lau haizetara zabaltzea da gure helburua, beste kultura eta identitateak errespetatuz.

Partaidetza Sozialeko Entitatea izanik, ikastolaren kudeaketan langile, guraso eta kooperatibistek Errektore Kontseiluaren eta Batzar Nagusiaren bitartez parte hartzen dute.

IKUSMIRA

Gure Ikastola Lekeition eta inguruko herrietan entzuna eta goratua izan dadin nahi dugu.

  •     Kalitatezko hezkuntza proiektua
  •     Gizartearekiko eta inguruarekiko konpromisoa
  •     Gurasoei eta ikasleei zuzendutako zerbitzuak
  •     Ikasleen garapena eta emaitza akademikoak
  •     Lortutako matrikulazioa
  •     Egoki prestaturiko langile inplikatuak
  •     Baliabide kudeaketa eraginkorra
  •     Gurasoek Ikastolarekin duten lotura estua.

BALIOAK

  • Euskara eta euskal kultura.
  • Hezkuntza eleanitza.
  • Hobekuntzarako eta berrikuntzarako nahia eta konpromisoa.
  • Aniztasunaren aldeko jarrera.
  • Elkarlana eta lankidetza.
  • Inguruarekiko errespetua.
  • Parte hartzailea, lanerako gogoa, arduratsu eta ekintzailea izatea.
  • Gure hezkuntza proiektua, geuk sortua eta landua.
  • Talde egonkorra eta ondo prestatua.