Hitzaldia
? Seme-alabekin beste modu batera harremantzen/ komunikatzen ikasi nahi?
?Hizkuntza bisualak hainbat gako emango dizkizu, seme-alaben hezkuntzan eragiteko.
✨Besteak beste, sormena sustatzen du, bai eta ulermena hobetu ere.
❓Zer ikasiko dugu? Bi orduko saio praktikoa gidatuko du Miryam Artola Dendalucek ( @muxotepotolobat ), Hizkuntza Bisualaren gaineko zehaztasun guztiak emateko. Ideiak eta kontzeptuak bisualki irudikatzen ikasiko dugu, arreta erakarri eta ulermen sakona sustatzeko.
Miryam Artola naiz, Muxote Potolo Bat-en sortzailea, eta Hizkuntza Bisuala erabiltzen dut nire aholkularitzetan, enpresa eta taldeek haien komunikazioa eta funtzionamendua argi eta optimiza ditzaten, emaitzak hobetzeko helburu errealistak finka ditzaten eta horiek lortzeko beharrezko estrategiak diseina ditzaten, kide guztien ahaleginarekin. Hizkuntza Bisuala aholkularitza prozesu horien osagarri perfektua dela benetan uste dut: pertsonak eta haien harremanak prozesuen erdigunean jartzen dituelako, haien parte-hartzearen alde egiten duelako eta kide izatearen eta egikaritzearen sentimenduak inspiratzen dituelako.
Izan ere, inork ez du lan egin nahi deskonektatuta sentitzen den erakunde edo proiektu batean.