Skip to main content

? DBH4-ko ikasleek teknologia arlotik eta  LH3 eta LH4ko ikasleen laguntzarekin egindako proiektuen aurkezpenak egin dituzte.

? Eta zer da EKImaker Proiektua?

? Etapa desberdinetako ikaskideen elkarlanean oinarrituta, eta mugarik gabeko sormenarekin, egingarriak diren makina berritzaile eta harrigarriak asmatzea da helburua.

? Lehen Hezkuntzako ikasleen eskaera teknologikoa zehaztasunez jaso eta proposatutako arazoari irtenbide sortzailea ematen diote DBH4 ikasleek. Teknologia tailerreko baliabideak erabiliz, produktu funtzional bat errealitate bilakatzen dute.

Etiketak