"Iparraldeko Haizeak" jaia indarberrituta dator berriro! (Maiatzaren 16 eta 17an)
Albiste pozgarria dugu herriarentzat: "Iparraldeko Haizeak" jaia aurten ospatuko da berriro! Iaz, zoritxarrez, antolaketa lanetan erreleborik ez zegoenez, ezin izan genuen hain arrakastatsua den ekimena aurrera eraman.
Baina aurten, herriko hainbat kuadrilla, talde, mugimendu, elkarte eta eragilek bat egin dute jaialdia antolatzeko gogoarekin. "Iparraldeko Haizeak gure herrian sekulako harrera izan duen ekimena da, eta oso garrantzitsua da berriro antolatu ahal izatea", adierazi dute antolatzaile berriek. "Iazko hutsunearen ondoren, herritar asko arduratu ginen eta elkarlanean aritzeko prest gaude jaia berreskuratzeko".
Beraz, prestatu zaitezte "Iparraldeko Haizeak" jaiaz gozatzeko! Berton duzu programa