Skip to main content

2025eko Azaroak 25

 

 

 

“Jakingo duzuenez gaur Azaroak 25, Emakumearen kontrako Indarkeria Matxista desagertarazteko eguna da.

 

 

 

Zuek jakin duzue?

 

Zergatik jarraitzen dugu honen premia edukitzen?

 

Badakizue zenbat emakume erail dituzte 2025ean EH?   7.  Emakume askok sufritzen dute indarkeria matxista. Batzuek lortzen dute salatzea beste batzuek ez… 

 

badakizue indarkeria bikaria zer den?

Gizon batek emakumeari min ematerren bere seme-alabei min ematen dion indarkeria matxista da. Aurten EHan ume bat eraildu dute horregatik. Batzuetan, hil ez, baina bere amaren kontra jartzen du aitak, amari min ematearren.

Zer arrazoi egon daitezke holako portaera lazgarriak emateko?

 

 

Zuek sareetan agertzen diren youtuber matxistak ikusten dituzue?

 

 

Esaten dituzten gauzak, gizonak zelakoak izan behar diren, emakumeak zelakoak…    sinesten dituzue?

 

Zati bat ipiniko dizuet. Entzun eta ikusi adi, gero elkarrizketa egingo dugu.”

 

 

https://www.cuatro.com/television/a-la-carta/20240612/programa-completo-video-machosfera_18_012750692.html (Sarrera ikusi: 1:34 minuturarte).

 

 

Bideoa ikusi ondoren, galdera batzuk proposatzen dira ikaslekin hausnartzeko:

 

  • Ezaguna egiten al zaizue bideoan agertzen den youtuberren bat?
  • Horrelako mezuak iritsi zaizkizue sare sozialetan?
  • Mutilak mutil izateko esaten dituen ezaugarriak eduki behar direla uste duzue?  Macho alfa…
  • Feminismoari buruz esaten dutena zer uste duzue?  Zer da femisnismoa?
  • Emakumeak “subnormales profundas” dira; gorda, fea, borracha… cerda, eres una puta…   Eskubide eta aukera berdinak ditugula uste duzue?

Etiketak