Skip to main content

Lekeitioko Azkue Ikastolak udalekuak gure herrian antolatu nahi dituen ikastetxeei azken urteetan bere eraikin eta azpiegiturak erabiltzeko aukera eskaini dio.

Herriak eta eskualdeak eskaintzen dituen aukera desberdinak eta batez ere, azken urteotan herriak turismoari begira izan duen bilakaera kontuan izanda, aurrerantzean, udarako Ikastola Aterpetxe aukera gisa eskainiko dugu. 

-Zer eskaintzen dugu?-

Azkue Ikastolak uda sasoiari begira Lekeition egonaldia egiteko aukera zabaldu du. Ikastolako instalazio batzuk egokituz eta kalitatezko erosotasun-zerbitzu aukerak eskainiz, ekain bukaeran hasi eta iraila bitartean talde desberdinentzako eskeintza zabal bezain erakargarria sortu dugu

Gure eskaintza hiru ardatz nagusitan oinarritzen dugu:

Jantokia - Euskara - Kokapena