Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD)
Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna bat da, zentroko irakas, ikas eta kudeaketa prozesuetan. Hezkuntza Proiektuan, Zuzendaritza Proiektuan eta Urteko Planean txertatu behar da.
Nik euskara behar dut !
Euskararen erabilerari bultzada emateko helburuagaz, Euskara behar dut kanpaina jarri du martxan Lekeitioko Azkue Ikastolak . Azaro beteko ekimenekin, euskararen eusle izatea indartu nahi izan da, ikastolako komunitate osoa parte eginez.
NAHIKO
Berdintasunean oinarritutako bizikidetza lortu nahi duen programa da, balioetan heziz, oinarritzat hartuta giza eskubideak eta genero-rolen azterketa kritikoa, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko.
Zerbikas
Zerbikasek komunitatearentzako zerbitzua eta ikasketa batzen ditu ondo egituratutako proiektu bakar batean, hain zuzen ere, parte-hartzaileek ikasi egiten dutelako eta, aldi berean, gure inguruneko benetako arazoak konpontzen lan egiten dutelako.
KIVA PROIEKTUA
KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da. KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. Frogatuta dago: KiVa-k eskolan jazarpena murrizten du eta ongizatea hobetzen du!
EKI PROIEKTUA
EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du integrazioaren pedagogiaren bitartez eta konpetentzietan oinarrituta dago.
Konfiantzaren pedagogia
Konfiantzaren Pedagogiaren oinarri-oinarrian pertsonaren gaineko ikuspegi jakin bat dago, eta ikuspegi horretatik eraiki dugu gure pedagogia.