Skip to main content

Euskararen erabilerari bultzada emateko helburuagaz, Euskara behar dut kanpaina jarri du martxan bigarren urtez Azkue Lekeitioko Natura Ikastolak. Azaro beteko ekimenekin, euskararen eusle izatea indartu nahi da egitasmoarekin, ikastolako komunitate osoa parte eginez.

Horren barruan, Eusfamiliek garrantzia berezia daukate. Iaz bezala, familia euskaldunek ingurune euskaldunik ez dituzten ikasleak hartuko dituzte astebez euren etxeetan.

Eusfamiliei begira, dekalogo bat osatu zuen ikastolak iaz, eta irizpide lagungarri batzuk zehaztu euskararen erabilera bultzatzeko. Irizpideok erabilgarriak dira eusfamilientzat zein beste familientzat ere.

  1. Euskaraz ulertzen ez duena, keinu, irudi edo objektua erakutsiz adierazi.
  2. Euskararen erabilera bultzatuz, mahai jokoetan denok parte hartu.
  3. Otorduak elkarrekin egin eta euskarazko erabilera bultzatu.
  4. Sare sozialen erabilera murriztu edo kendu, erdara delako nagusi.
  5. Euskal ekoizpeneko materiala eskaini: marrazkiak, pelikulak, liburuak...
  6. Euskara ekintza erakargarriekin erlazionatu: mendi irteera, abentura parkea, zinema, museoetara irteerak (Donostiako itsas museoa, zientzia museoa...).
  7. Umeen motibazioarako euskara eusle jarrerak positiboki baloratu/indartu.

Ingurune erdalduna duten ikasleentzat ez eze erronka polita dugu familia euskaldunentzat ere: esperientzia berri bat bizitzeaz gainera, seme-alabei hizkuntzarekiko konpromisoa erakusteko eta transmititzeko aukera ere badelako.

Argi dugu gutako bakoitzak euskara behar duela; ikastolak euskara behar duela, eta zelan ez, Lekeitiok euskara behar duela.

Eutsi euskarari. Izan EUSLE!

Logoa
Nik euskara behar dut !

Hezkuntza Eremua