Skip to main content

AZKUE JANTOKIA 2022-23

 

Sasoi batean, jantoki zerbitzuaren helburu nagusia umeei jaten ematea bazen ere, gaur egun, umeen heziketan atal garrantzitsua bilakatu da. Alde batetik, pertsonen arteko komunikaziorako eta giza harremanetarako leku aproposa da (harreman afektiboak eta trebetasun sozialak lantzen dira); beste aldetik, higienea zaintzen ikasten dute, janari ezberdinak deskubritzen dituzte (testura berriak, zapore berriak), eta bertan ardurak banatu eta bete behar dituzte.

Azkue ikastolak, besteak beste, biharko herritarrak baloreetan haztea eta heztea helburu du. Ikastolatik argi dago hezkuntza proiektu bat osoa izateko goizean sartu eta arratsaldean atera bitartean hezkuntza eredu oso eta integrala eskaini behar duela. Horrela ba, jantoki ekologiko eta autogestionatua izanik, jangela hezitzaileagoa, osasuntsuago, gertukoagoa eta bidezkoagoa bideratu ahal izango dugu.

Jantoki osasungarri, hezitzaile eta jasangarria, gertu hazten diren elikagaietan oinarritutakoa lortzeko nahiak bultzatuta, eta tokiko, eskualdeko nahiz probintziako ekonomia garatze aldera, kudeaketa-sistema berriek bete beharko dituzten honako helburu hauek ezarri ditugu:

 

BAZKALORDU HEZITZAILEA

 

Ardurak

 

Elkarbizitza - Jantokian eta Jolastokian
Maila bakoitzak begirale bat izango du. Ikasleek bazkaltzeko  eta bazkalosteko momentuan janariaren, jolasaren eta elkarbizitzaren inguruan arreta zuzena eta osoa izango dute.

Gaur egun, ikasleak komunitatearen parte dira, eta horretaz jabetzeko erabakiak-ardurak hartzeko orduan aktiboak izatera bideratu behar ditugu. Sasoiko produktuak zein diren, produktuak nondik datozen, zein ezaugarri dituzten eta abarri buruzko azalpenak izango dituzte.
Ohitura osasuntsuak eta gizabidezkoak nahiz lankidetza, errespetua eta ongiza-tea bultzatuko dituen espazio erakargarria eta atsegina sortu dugu.
Gatazkak, lekuz kanpoko jarrerak eta elikagaiekin ikasleek daukaten harremana, zigorraren metodoa erabili gabeko trataera pertsonalizatua erabiliz konpontzen dira. Ikasleek mahaikideekin banatu beharreko ardurak adin tarteari egokituta daude.
Gertaeren jarraipena egiten da, ikaslearen jarraipenaren berri tutore-gurasoak izan dezaten. Irakasle, guraso eta jantokiko begiraleek hartu beharreko neurriak eta jarraibdeak norabide berdinean hartuko dituzte.

OHITURA OSASUNTSUAK

Elikadura eta osasuna - Sasoiko produktuak eta onurak
Produktuen jatorri

Eskaintzen den menua, orekatua eta ikasleek beharrezko dituzten elikagai baloreak kontutan izanda osatzen da. Urtaroan dauzkagun elikagaiak erabili eta ahal den neurrian ekologiko-bertokoak den produktuak sukaldatuko ditugu. Horrez gain, gure osasun eta sistema inmunitarioan sasoiko elikagai desberdinak jatearen garrantziaz ikaslea jabetzea nahi dugu. Horretarako gure tradizio diren platerak eta gaur egun eskuragarri-erabilgarri ditugun beste kultura batzuetako jakiak edo sukaldatzeko erak uztartuko dira.

Bazkalordua urtaroari lotutako kolore, zapore eta testura desberdinez bete nahi ditugu, elikagaien desberdinen propietate osasuntzuez gain zentzumenen esperimentazioa ikaslearen garapenean aberasgarria bait da.
Kontuan izango dira alergia, intolerantzia edo berezitasunen bat dauzkaten bazkaltiarren kasuak, menuko platera kasuan kasura egokitzen eta horren jarraipena egiten da.
Haurrek eskubidea dute elikadura osasuntsu eta kalitatezkoa izateko. Gure seme-alabek BERTAKO elikagaiak , SASOIKOAK eta KALITATEZKOAK eta jantokiko otorduetan elikagai ekologikoak jateko urratsak eman dira.

JANTOKI GERTU-BIDEZKOAGOA

Kontsumo arduratsua

Lan taldearen garrantzia eta autonomia

Lan taldea osatzen duten pertsonen lana balorean jarri, trebaketa beharrei erantzun eta lan baldintza duinak norabide guztietako kompromisoan oinarrituta betetzea.
Hornitzaileen autogestioa. Kontsumo arduratsua bultzatzea: inguruko ekoizle eta baserritarrekin harreman zuzena sustatzea.
Lehen sektorea berrindartzea eta eskualdearen iraunkortasuna. Tokiko ekonomiaren alde egiten dugu. Lehen sektoreak eta hezkuntzakomunitateak elkarren beharra dugu. Beraz, baserritarrek bizi-baldintza duinak izan ditzatela nahi dugu.Jantoki-eredu iraunkorragoa eta ekologikoagoa lortu nahi dugu.