Skip to main content

Gure ikastolan KiVa programa jarraitzen dugu!

KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da. KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. Frogatuta dago: KiVa-k eskolan jazarpena murrizten du eta ongizatea hobetzen du!

KiVa ikasgaietan, ikasleek jazarpenari aurre egiteko bideak ikasten dituzte

KiVa-ren ezarpena era askotan nabari da ikastolan. Ikasleek KiVa ikasgaiak izango dituzte (10 ikasgai dira, eta bakoitzak 45 minutuko bi saio ditu). Ikasgaietan eztabaidak, taldeko lana, eskola-jazarpenari buruzko film laburrak eta rol-jokoak sartzen dira. Gaiak, berriz, orokorrak –esaterako, errespetuaren garrantzia giza harremanetan– nahiz bullying-arekin lotutakoak dira, hala nola jazarpenaren mekanismoak eta ondorioak. Ikasgai askotan, jazarpenak bere horretan jarraitzean edo hura gelditzean taldeak jokatzen duen rola aztertzen da; ikasleek pentsatuko dute zer modu egon daitezkeen jazarpenari aurre egiteko, eta praktikatu egingo dituzte. Ikasgaien osagarri gisa, eskola-jazarpenaren aurkako KiVa ordenagailu-jokoak ere badaude.

KiVa taldeak eta gelako irakasleak elkarrekin aurre egiten diete jazarpen-kasuei

Programaren barruan, prebentzioa mailan egiten den lanketaz gain, KiVa talde bat dago ikastolan, gutxienez hiru irakaslek edo eskolako beste langile batzuek osatua. Gelako irakaslearekin batera, jazarpen-kasuetan esku-hartzea egiteaz arduratzen da taldea. Eskolako langileek trebakuntza jaso dute, KiVa programa nola ezarri eta jazarpen-kasuak nola kudeatu jakin dezaten.
Zure haurra jazarria izaten ari dela susmatzen baduzu, edo besteak jazartzen ari dela uste baduzu, mesedez jarri harremanetan ikastolarekin, arazoa ahalik eta modu eraginkor eta azkarrenean bideratu ahal izateko! Jazarpenaren inguruan hitz egin berarekin, baita jazarria ez bada edo besteak jazartzen ari bada ere. Garrantzitsua da zuk eta zure seme/alabak elkarrekin pentsatzea zer egin beharko litzatekeen norbait eskolan jazarria izaten ari bada!
KiVa Gurasoen Gida eskuragarri dago KiVa webgunean:   www.kivaprogram.net/basque

"KiVa ikastolan jazarpenik ez"

Logoa
KIVA PROIEKTUA