Skip to main content

hIZAN proiektua da gure ardatza

Euskal Herriko ikastolotan hIZAN proiektua da gure ardatza. Horrek esan nahi du, haurra erdigunean kokatzen dugula, bera baita bere garapenaren protagonista eta inguruan gauden profesionalok prozesu horretan bidelagunak garela.

Horretarako, gure ikastolan espazio erakargarriak, aberatsak eta irekiak sortu ditugu. Bertan eskaintzen ditugun materialei, etxekotasun giroari, estetikari eta profesionalen esku-hartzeari erreparatu diegu bereziki, haurrak dituen beharrizanei erantzuteko (loa, jana, atxikimendua, ikasteko gogoa, beste haurrekin egoteko desioa, …) eta bere erritmoa errespetatuz  dituen ahalmenak garatzeko.

Espazio horretan haurrak adin desberdinetako kideak aurkitzen ditu haiekin hainbat  jarduera eta rol jokatuz.

Haurra ikastolara etortzen den momentutik eta egunez egun, etxe eta ikastolaren arteko lotura zaintzen dugu goxotasunez, malgutasunez eta behar den denbora hartuz, umea lasai, ziurtasunez eta konfiantzaz esploratzen eta jolasten jarduteko,  haurrak horrela  ikasten baitu.

Profesionalen eta familien arteko komunikazioari garrantzia handia ematen diogu. Horregatik, harrera unean,  zein beharrizana dagoen momentu guztietan,  elkarren berri izateko atea zabalik edukitzen dugu.

Proiektuak

Zerbikas

Zerbikas

Zerbikasek komunitatearentzako zerbitzua eta ikasketa batzen ditu ondo egituratutako proiektu bakar batean, hain zuzen ere, parte-hartzaileek ikasi egiten dutelako eta, aldi berean, gure inguruneko benetako arazoak konpontzen lan egiten dutelako.

KIVA PROIEKTUA

KIVA PROIEKTUA

KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da. KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. Frogatuta dago: KiVa-k eskolan jazarpena murrizten du eta ongizatea hobetzen du!

Konfiantzaren pedagogia

Konfiantzaren pedagogia

Konfiantzaren Pedagogiaren oinarri-oinarrian pertsonaren gaineko ikuspegi jakin bat dago, eta ikuspegi horretatik eraiki dugu gure pedagogia.