Skip to main content

HEZKUNTZA ETA ESPAZIOAK

Bisita birtuala

 

Umearen beharrak, gaitasunak eta garapen ebolutiboa aintzat ­hartuko dituzten haur eskolak ­diseinatzeko, hainbat gako eman ­zituzten “ESPAZIOEN antolaketa haurraren autonomia garatzeko” jardunaldietan Joxe Ramon Mauduit psikologo eta prebentzioan adituak, Rosa Vidiella i Badell psikopedagogo eta espazioetan adituak eta ­Kristina Goñi eta Mari Jose ­Arozenak, hurrenez hurren, Baztan eta Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoko zuzendariek. Haur eskolara joan aurretik, umeak iragaiten dituen espazioen berri eman zuen Mauduitek, kokagune bakoitzeko esperientziaren arabera egiten baitu hurrengo espaziora iristeko urratsa. Aroz aro ardatz hormonala, afektiboa eta korporala presente izan behar direla azaldu zuen.

MATERIALAK