Skip to main content

DBHko IKUSPEGI PEDAGOGIKO eta METODOLOGIKOA

IRTEERA PROFILAREN GARAPENA OINARRIZKO KONPETENTZIEN BITARTEZ

Ikastolan, gazteen Irteera Profila definituta dago; ikasleek Ikastolako ibilbidea amaitzean garatzea nahiko genituzkeen balore eta konpetentziak definitzen dituena.

Gaztea bakarra eta anitza da eta gaztea erdigunean jarrita, aipatutako Irteera Profil horri erantzuteko testuinguru bat sortzea beharrezkoa da, eguneroko jardunean oinarrizko konpetentziak garatuz, espazioak berriak diseinatuz eta komunitateko partaide guztien artean elkarbizitza eta konfidantza giro bat eraikiz.

Ikastolan, gelan zein gelaz kanpoko jardueren bitartez, oinarrizko konpetentziak garatuz, gaztearen berariazko ahalmenak ahalik eta gehien sustatu nahi ditugu. Horretarako eredu pedagogiko moduan Integrazioaren pedagogiaren aldeko hautua egin dugu Ikastolen Elkarteak sortutako EKI proiektuaren bitartez.

EBALUAZIO HEZIGARRIA IKASKUNTZA ARRAKASTATSU BATEN GILTZA

Ebaluazioak hiru helbururi erantzun behar die; hori dela eta ebaluazioaren dimentsioez hitz egin dezakegu, hain zuzen ere, ebaluazio diagnostikoa, hezigarria eta egiaztatzailea.

Ebaluazio diagnostikoaren funtzioa orientatzailea da eta ikaskuntza- irakaskuntza-prozesuaren hasieran egiten da ikaslearen aurretiko  ezagutzak, gaitasunak, trebeziak eta interesak aurreikusteko eta motibazioa pizteko.

Ebaluazio hezigarriaren funtzioa ikasten laguntzea da, hau da, ikaslea ikaskuntza adimentsu batera bideratzea eta egindako hutsak identifikatze eta ahalik eta azkarren zuzentzea.

Ebaluazio egiaztatzailearen funtzioa ikasleak erakusten duen lorpen maila kalifikatzea da eta, gehienetan, ikaskuntza-prozesuaren amaieran egiten da. Ebaluazio hori beharrezkoa da, kontua da ezin dela izan ebaluatzeko modu bakarra.