Skip to main content
SUKALDARI lan eskaintza / lan poltsa:
1. Lanpostuaren deskribapena:
- Eszedentzia bat betetzeko lan eskaintza da.
- Lanpostua, sukaldari 6 ordu ta erdiko jardunaldikoa izango da.
- Azkue Ikastolako jantoki ereduarekin bat egin eta lan taldearen barruan profesionalki hazteko gogoz dauden pertsonen bila gabiltza.
- Udalekuetan lan egiten da. (Ekain bukaeran eta uztail osoan ).
2. Lanpostuaren funtzioak:
- Proposatzen diren menuak sukaldatu.
- Elikagaiak prestatu, moztu eta garbitu.
- Sukaldeko tresnak eta lan eremua garbi eta ordenatuta eduki.
- Lanpostuarekin lotutako beste zeregin batzuk.
3. Baldintzak
- Sukaldari titulua.
- Lan esperientzia.
- Euskararen erabilera.
- Osasuna, elikadura eta bestelako formakuntzak izatea kontuan hartuko da.
- Taldean lan egiteko gaitasuna, sortzailea eta ekintzailea izatea baloratuko da.
4. Aukeraketa prozesua
- Baldintzetan eskatzen den informazioa bidali ekainaren 6a orduko:
- Aurrez aurreko lan elkarrizketak ekainaren 12tik aurrera egingo ditugu.