🌿 "Mundu berri baten mapa" proiektuan parte hartu dugu LH 3 eta 4ko hiru taldeok.
♻️ Plastikoaren erabilera eta honen mundu mailako kutsaduraren inguruan aritu gara batik bat.
🔬 Informazioa bilaketak, ikerketak, esperimentuak, irteerak eta eztabaidak egin ditugu.
🎬 Eta egindako lan hori guztia azaltzeko, bideo bat sortu dogu. Gaiaren garrantziaz ohartaraztea da helburua. Horretarako, plastikoaren erabilera murrizteko edonork jarrai ditzakeen aholku erraz eta gauzagarri batzuk azaltzen ditugu.
💪🏻 Gauza txiki asko eginda, lortzen dira gauza handiak!