Skip to main content

Ikastolak Herriari jaialdiaren bigarren ekitaldia, azaroaren 27an, Euskalduna jauregian

Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak ere badira. Aurten, iaz bezala, ezin izan dira egin ohiko formatuan, eta ikastolok ez dugu hutsik utzi nahi izan aurtengo urtea ere. Horregatik, plaza horietako lagin bat prestatu dugu azaroaren 27ko jaialdian erakusteko.

Sarrerak dagoeneko salgai daude, 15 euroan, Euskalduna jauregiaren webgunean.