Skip to main content

Ibaizabal Ikastolak ikastaroak antolatu ditu.

2021-2022 ikasturterako langile eta ikasleentzako ikastaro ezberdinak antolatu ditu Ibaizabal Ikastolak. Ikastaroak Lanbidek diruz lagundutakoak dira beraz ikasleentzako doakoak dira eta izena emateko honako galdetegia bete behar da.


Hona hemen antolatutako ikastaroen zerrenda:

1.- Ingelesa B2-erdi maila (50 ordu)-->

Astean bi egunez, arratsaldez. 2021eko abenduaren 31a baino lehen hasi beharko litzateke.

2.- Ingelesa B2- goi maila (50 ordu) -->

Astean bi egunez, arratsaldez. 

Bi ikastaro hauek bata bestearen atzetik eskainiko lirateke. Helburua, B2 maila lortzea da, horretarako ikastaroen amaieran Oxford bidezko azterketa egiteko aukera emango da. 

3.- Adimen emozionala haurtzaroan (20 ordu)-->

Ikastaro honetan, emozioen kudeaketa inguratzen duen ikuspegiez hausnartuko dugu. Eguneroko zenbait egoera nola baliatu genitzake aztertu eta etapa desberdinetan arreta zertan jarri pentsatuko dugu.

Ikastetxeetako hezkuntza-praktikan eta gainontzeko testuinguruetan ere, emozioen saltsarekin zer egin dezakegun pentsatuko dugu. Horretarako, eguneroko egoerez gain, haur eta gazte literatura izango dugu lagun.

Egun zehatzak: Abenduaren 11a (larunbata)
                           Urtarrilaren 22a (larunbata)
                           Urtarrilaren 27a (osteguna) 
                           Otsailaren 3a (osteguna)
                           Otsailaren 10a (osteguna).

Irakaslea: Mireia Delgado Exposito.

 

4.- Zeinu-mintzaira-->

UF2371 Zeinu-mintzaira espainiarraren oinarrizko erabiltzailea, A1 eta A2 konpetentzia-maila. (80 ordu). Arratsaldez eskainiko da astean bi egunez.

Irakaslea: Amagoia Osinalde