Skip to main content

Udalekuak - Azpiegitura

  1. Logelak:

    Ikastetxeko gelak literekin osatutako logela bilakatuko dira eta solairuko komunak erabilgarri izango dituzte
    Eraikin bi izango dira. Talde desberdinak bananduta egongo dira lo egiteko: jantoki zerbitzua erabiltzeko kopuruen arabera txandak antolatu beharko dira edo bestela jantoki txikia ere erabili daiteke.

  2. Sukaldea eta jantokia:

    Ikastolako sukaldea elikagaiak era desberdinetan prestatzeko azpiegiturekin hornituta dago, horrela kalitatezko menu orekatua osatzeko aukera zabala daukagu.
    Jantoki handiak 110 lagunek batera bazkaltzeko gaitasuna dauka eta jantoki txikiak 60.

  3. Komunak eta dutxak:

    4 aldagela daude, bina gune bakoitzean. Aldagela bakoitzak 4 dutxa ditu eta gune bakoitzean 2 komun. Talde bakoitzak gune bat erabiliko du edo bestela dutxen erabilera txandaka egingo da.

  4. Gela desberdinak:

    Erabilera ezberdinentzako gela anitzak  daude. Gure udalekuetako erabiltzaileei egonaldiaren xedeak betetzeko aukera ezberdinak ahalbidetzeko asmoz:
    - Musika gela.
    - Gaubelak egiteko gela.
    - Sotanoa, tatami eta ispilu gune bananduekin.

  5. Aire zabaleko guneak:

    Aire zabalean burutu daitezken jarduerak egiteko jolastoki bi, eskalada guneak, frontoia, aereoak, mahaiak eta gradak dauzkagu. Frontoia estalia da eta saskibaloi edo boleibolean jolasteko aukera dago bertan. Jolastoki nagusia eraikin bien tartean dago eta aisialdirako edo lasai egoteko erabil daiteke. Bigarren jolastokia, eraikin nagusiaren alboan dago eta txikienen aisialdira egokituta egon arren, adin guztietako pertsonentzat erakargarria izan daiteke.

  6. Mendia eta ortua:

    Ikastolako ortua eta mendia ere erabilgarri egongo dira. Erabilera anitzeko espazioak dira eta jarduera desberdinak aurrera eramateko aukera bikainak ematen ditu.