Skip to main content

AZKUE JANTOKIA 2022-2025

 

Mundua gero eta azkarrago mugitzen da. Gaur egun eguneroko errutinak korrika bizian eramaten gaitu eta txiki-txikitatik, azkar janzteari, etxeko lanak azkar amaitzeari edo presaka eta korrika jateari lotuta bizi gara.

Eguneroko zurrunbilo horren aurrean, eta zehazki elikaduraren esparruan, duela mende laurden bat baino gehiago, Slow food mugimendua sortu zen indarrez, hau da, arreta handiz jateko artea, kalitatea bereziki baloratuz eta, beraz, lehengaien jatorria, osagaiak eta horiek prestatzeko modua kontuan hartuz.

Mexikoko milpatik hasi eta Kenyako Masaitarren dietaraino, herri indigenek azoka honetara eraman zuten elikadura osasungarriaren ideia, XXI. mendeko gaixotasunen antidoto gisa, antzinakotasunik praktikan jarri dutena.

Ikasturte berri honetarako jantokiaren proiektua eta helburuak pauso bat haratzago eramatea erabaki dugu. SLOW FOOD deritzon mugimendu honetan parte hartzea eta bere filosofiarekin bat egitea erabaki dugu. Slow Food dieta edo errezeta multzo bat baino askoz gehiago da. Elikaduraren ikuspegi holistikoa da; kultura, ingurumena, osasuna eta etika barne hartzen.

 

Slow food printzipioak

 

JANARI ONA JANARI GARBIA BIDEZKO JANARIA
Elikagai freskoak, bertakoak, sasoikoak
eta modu tradizionalean
prestatuak
Pestizidarik eta ongarri kimikorik gabe
eta gehigarri artifizialik
gabe landatutako elikagaiak

Nekazarientzat, langileentzat eta
kontsumitzaileentzat modu
zuzen eta bidezkoan ekoitzitako
elikagaiak

 

Zergatik Slow food:

 

Azkue ikastolak ,besteak beste, biharko herritarrak baloreetan haztea eta heztea helburu du. Ikastolatik argi dago hezkuntza proiektu bat osoa izateko goizean sartu eta arratsaldean atera bitartean hezkuntza eredu oso eta integrala eskaini behar duela. Horrela ba jantoki ekologiko eta autogestionatua izanik, jangela hezitzaileagoa, osasuntsuago, gertukoagoa eta bidezkoagoa bideratu ahal izango dugu.

Slow food mugimenduarekin bat egitean, besteak beste, Azkue jantokiari ondorengo balio erantsiak emango dizkio:

 

Slow Foodek biodibertsitatea eta tokiko sukaldaritza-tradizioen babesa sustatzen ditu

Slow Foodek elikadura osasungarriagoa eta iraunkorragoa sustatzen du.

Slow Foodek ekoizle eta nekazari txikiei laguntzen die, tokiko ekonomiari eta enplegua sortzeari lagunduz.

Slow Foodek gure janariarekin konektatzera eta janariaren balio kultural eta so- ziala preziatzera gonbidatzen gaitu..

 

OSASUNTSUA ETA JASANGARRIA BIODIBERTSITATE ETA TOKIKO SUKALDARITZAREN BABES EKOIZLE ETA NEKAZARI TXIKIETAN OINARRITUA BALIO KULTURALA ETA SOZIALAK IKASTOLARA ERAMATEN DITU
Slow food-ek elikadura osasungarriagoa eta iraunkorragoa sustatzen du, eta horrek pertsonei zein planetari mesede egiten die Slow Food-ek biodibertsitatea eta tokiko sukaldaritza-tradizioen babesa sustatzen du Slow Food-ek ekoizle eta nekazari txikiei laguntzen die, tokiko ekonomiari eta enplegua sortzeari lagunduz Slow Food-ek gure janariarekin konektatzera eta janariaren balio kultural eta soziala preziatzera gonbidatzen gaitu.
(*) Artikulu interesgarriak
(*) Menu orekatu eta osasuntsuak
(*) Munduko janariak (
*) Plater tradizionalak
(*) Menuko errezetak
(*) Hurbileko ekoizleak
(*) Hornitzaile zuzenak
(*) Ikastolako ortua
(*) Hezkuntza , ardurak eta elkarbizitza jantokian.
(*) Belaunaldi ezagutza trukaketa

(*) Ikasturtean zehar landuko dira

 

Nola eragingo du aldaketa honek Azkue Jantokian:

 

✓ Elikagai fresko eta lokaletan oinarritutako menuak SORTUZ
✓ Etxeko sukaldaritza eta sukaldaritza tradizionala SUKALDATUZ
✓ Elikadura-hezkuntza SUSTATUZ
✓ Giro erakargarria DISEINATUZ
✓ Komunitatearen parte-hartzea SUSTATUZ
✓ Elikagaiak alferrik galtzea MURRIZTUZ
✓ Ikasleen iritziak ENTZUNEZ