24 - 25 Antolamendu eta lehentasun berriak:
JANTOKI TXIKIA eta BARKO PIRATA
HH eta LH 1-2 mailak
Eraikin nagusian kokatuta dagoen jantokian HH eta LH1-2 mailako ikasleek bazkalduko dute. Bazkaltzeko txanda desberdinak antolatu dira eta bazkaloste-aurreko denbora eguraldi onarekin barko piratan proposamen desberdinak izango dituzte. Eguraldi txarra dagonean jolas-egoteko espazioak gelan edo sotanoan proposatuko dira. Hilabetero proposamen eta material aukera desberdinak izango dituzte.
Bazkaltzeko txandak
1. Txanda
a. HH 2 - 12:25 - 13:00
b. HH 3 - 12:25 - 13:00
2. Txanda
a. HH 4 - 12:40 - 13:25
b. HH 5 - 12:40 - 13:25
2. Txanda
a. LH 1 - 13:30 - 14:10
b. LH 2 - 13:30 - 14:10
JANTOKI HANDIA eta JOLASTOKI NAGUSIA
LH 3-6 eta DBH mailak
Eraikin berrian kokatuta dagoen jantokian LH3-6 eta DBH mailako ikasleek bazkalduko dute. Bazkaltzeko txanda desberdinak antolatu dira eta bazkaloste-aurreko denbora eguraldi onarekin ikastolako jolastoki nagusian asteroko proposamen desberdinak izango dituzte. DBH-ko ikasleek bigarren platera eta postrea “self-service” eran hartuko dute.
Eguraldi txarra dagonean jolas-egoteko espazioak liburutegian edo frontoiko aterpean proposatuko dira. Hilabetero proposamen eta material aukera desberdinak izango dituzte.
Bazkaltzeko txandak
1. Txanda
a. LH 3 - 6 - 12:45 - 13:15
2. Txanda
a. DBH 2 | 4 - 13:15 - 13:45
3. Txanda
a. DBH 1 | 3 - 13:35 - 14:10
2024-2025 Jantokiko Egutegia