Irteeren helburua:
Irteerek hezkuntza helburu argia daukate. Ezin da ulertu bizitza eta mundua, ezin da errea- litatea ezagutu, errealitate horretara hurrera- tzen ez bagara. Ezinbestekoa da gelan ikasita- koa errealitatean kontrastatzea. Baina hori garrantzizkoa izanik, irteerak elkar- bizitzarako guneak dira, elkarrekin bizitzen ikasteko guneak, eta horixe da gure hezkun- tzaren helburu nagusietako bat, neska-mutilei bizitzarako prestatzen laguntzea. Klasera etortzeak besteko garrantzia dauka irteeretara joateak; osagarriak dira, etxean es- kaintzen den heziketa eta ikastolan eskaintzen dena osagarriak diren moduan, bietako bat barik ezin liteke heziketa osoa garatu.

Irteeren datak:
MAILA | NORA | NOIZ |
---|---|---|
HH2 | MENDEXA | Ekainak 1 edo 8 |
HH3 | OLENTZEROREN TXABOLARA | Abenduak 22 |
MARKINA |
Ekainak 1 edo 8 |
|
HH4 | OLENTZEROREN TXABOLARA | Abenduak 22 |
MARKINA |
Ekainak 1 edo 8 |
|
HH5 | OLENTZEROREN TXABOLARA | Abenduak 22 |
MENDEXA | Maiatzak 18-19 | |
MARKINA | Ekainak 1 edo 8 |
Irteeren irizpideak:
Haur Hezkuntzan egun bateko txangoak egiten dira, baina HH 5en gau bateko egonaldia egiten da Mendexan, lehenengo aldiz.
Irteerak aukeratzeko, irizpide hauek hartzen dira kontuan:
- Lekua erakargarria izatea.
- Hurre gelditzea.
- Arriskurik ez izatea.
- Antolatzeko erraz egotea: instalazio egokiak (frontoi estalia), oinez zein kotxeetan joateko aukera...
- Merke samarra izatea.