Proiektuak

Hizpro
Ikastolan lantzen diren hizkuntza guztien trataera bateratua, eleaniztasunaren garapena ziurtatzea eta ikastetxearen Normalkuntza plana bideratzea dira proiektu honen helburuak.
Espazioa eta gauzak
R.M. Azkue ikastolak berrikuntza pedagogikoan murgilduta jarraitzen du, eta, bide horretan, Arropaineko Arraguarekin ari da elkarlanean.
KIVA
Mundu mailan eskola jazarpenari aurre egin eta hura murrizteko programarik eraginkorrena den KiVa egitasmoa ekarri dugu gurera. Aipatutako programa hau, Finlandiako Turku-ko Unibertsitateak garatu du.
Zerbikas
Zerbikasek komunitatearentzako zerbitzua eta ikasketa batzen ditu ondo egituratutako proiektu bakar batean, hain zuzen ere, parte-hartzaileek ikasi egiten dutelako eta, aldi berean, gure inguruneko benetako arazoak konpontzen lan egiten dutelako.