Azkue Udalekuak 2021

Aurten ere LH1etik LH4ra , 2011 eta 2014 bitartean jaiotako  gaztetxoentzat, udalekuak antolatuko ditu Azkue Ikastolak.  Azkue Ikastolak  higieneari, osasunari eta zaintza-aisialdi zerbitzuari lehentasuna emanez ondorengo eskeintza zabaltzea erabaki du. 
 
Jarraian bidalitako kartelean eta izena emateko inprimakian jasotako informazioa ondo irakurri eta betetzea eskatu behar dizuegu.
 
1.- Proposatutako ekintzetan aldaketak egon ahal dira. Horien berri sortuko diren whatsapp taldeetan aurretiaz jakinaraziko da.
 
2.- Udalekuak ekainaren 21an hasi eta uztailaren 30ean bukatuko dira eta 6 astez parte hartzeko aukera izango dute gaztetxoek. 
 
         - 1 Astea : Ekainak 21-25
         - 2 Astea : Ekainak 28 - Uztailak 2
         - 3 Astea : Uztailak 5 - 9
         - 4 Astea : Uztailak 12 - 16
         - 5 Astea : Uztailak 19 - 23
         - 6 Astea : Uztailak 26 - 30
 
3.- Izena emateko epeari dagokionez Maiatzak 31 arte egongo da zabalik. Gehienez ere, 48 gaztetxok izena eman ahal izango dute aste bakoitzean, eta horiek talde desberdinetan banatuko dira. Taldeak gehienez 12 lagunekoak izango dira. Nolanahi ere, une horretan indarrean dauden protokoloen arabera, taldeak murriztu ahal izango dira.
 
 
4.- Prezioei dagokionean aste bat baino gehiagotan izena ematen dutenek deskontua izango dute:
 
Ordutegia: 10:00 - 14:00
 
Aste 1: 75 euro
2 Aste: 140 euro
3 Aste : 195 euro
4 Aste : 240 euro 
5 Aste : 275 euro
6 Aste : 300 euro
 
(*) OHARRA: Lehentasuna ikastolako ikasleek izango dute. Gehiengo izen ematetik kanpo geratzen direnak itxaron-zerrendara pasatuko dira.
 
* Derrigorrezkoa
X