Lehen sorospenen inguruko hitzaldia izango da eguenean ikastolan

Gure txikien gaixotasun eta istripuei nola erantzun erakutsiko digun hitzaldi irekia izango da eguenean 16:45ean Ikastolan. Hitzaldia Olatz Zarate famili medikuak eskeiniko du. HItzaldiak alde praktikoa ere izango du eta horregatik bertaratutakoek panpin bat ekarri beharko dute.

Hitzaldian, larrialdi egoera ezberdinei buruz hitz egingo dugu: trabatutako eztarriak, kolpeak, hozkak, erredurak, burezurreko traumatismoak, konbultsioak… Teoriaz gain kasu praktiko batzuk ere landuko ditugu, amaitzerakoan oinarrizko ezaguerak argi eduki ditzagun, egoera ezberdinetan segurtasunez eta lasaitasunez nola jokatu jakinda.
 
 
X