Haurraren lehen jolasen inguruko formazioa

Informazioa gehigarria: 
EranskinaTamaina
PDF icon HAURRAREN LEHEN JOLASA (OLGETA).pdf1.06 MB

Otsailaren 4 eta 11n 17:30ean Olgetako Itsaso Pagoaga eta Maialen Unzaluk eskainitako formazioa izango da Ikastolan. Formazioan, 0-3 urte bitarteko Haurraren Jolasa landuko da. Tailerra 0-3 urte bitarteko haurren familiei zuzenduta dago. Bertan, adin tarte horretako haurrek jolaserako zer behar duten azaldu eta behar horiei erantzuteko material desberdinak aurkeztuko dira. 

Helburuak: 
-0-3 urte bitarteko haurraren garapeneko ezaugarriak ezagutu eta horien kontzientzia hartu.
-0-3 urte bitarteko haurraren jolas beharrak ezagutu eta identifikatzeko gai izan. 
-0-3 urte bitarteko haurraren jolaserako materialak ezagutu eta horiek etxeko testuinguruan  eskaintzeko estrategiak ezagutu. 
 
Nola? 
Bi saiotan banatuko dugu tailerra eta saio bakoitzak ordu eta erdiko iraupena izango du (90 min.).  Hona hemen saio bakoitzeko gai ordena: 
1. SAIOA 
-Jolasari buruzko sarrera laburra 
-Nolakoak dira adin tarte horretako haurrak eta zein ezaugarri dituzte: garapena eta jolasa  ardatz hartuta? 
-0-1 urte bitarteko haurraren ezaugarriak eta jolaserako proposamen eta materialak. -Zalantza eta galderen tartea. 
2. SAIOA 
-1-2 urte bitarteko haurraren ezaugarriak eta jolaserako proposamen eta materialak. -2-3 urte bitarteko haurraren ezaugarriak eta jolaserako proposamen eta materialak. -Zalantza eta galderen tartea.
X