Lekittarrok zaindu taldekoek ikastolako umeentzako jolasak ekarri dituzte

Koronabirusaren krisia hasi denetik ikastolan gure txikientzako bitarteko eta baliabide ezberdinak bideratu ditugu. Hala nola, ikasturteko martxa jarraitzeko ikas-materiala, jolasak, eskulanetarako materiala... Orain Lekittarrok zaindu elkarteak egindako lanari esker, jolasak ere banatu ahal izango ditugu gure ikasleen artean. Egoera berezi honetan bitarteko guztiak ere gutxi dira etxe askotan eta horregatik, jolastearen garrantzia aintzat hartuta, ikastolarentzat ezinbestekoa da umeek etxean bada ere jolasteko bitarteko ezberdinak eskuragarri izatea. 

X