50 udaberri goxo eta negu hotz igaro dira gure itsasontzia portutik atera zen lehen egunetik. Ibilbide luze eta aberatsa izan da. Baina itsaso zabalean, tenporale zakarra ere aurkitu dugu sarritan eta horren aurrean gure itsasontziak olatu handieneri, beti Brankaz 50 urte eta gero, geure oinarriei eusten diegu: Euskal Herria eta euskara oinarri, herri kulturan sustraituak eta beti ekarpen berriak egiten, eredu pedagogikoetan aintzindari... Beti aurrera, beti hobetzen, beti Brankaz!
Horregatik, 2014an 50. urteurrenaren ospakizunerako egitarau berezia antolatu genuen. Bereziak izango ziren Iñauterietako jaialdia; guraso-ikasle-irakasle eta ikasle ohien artean prestatutako Antzerkia; 50 urteotako argazki erakustaldia; Ekainean antolatuko zen asteburu osoko egitaraua... Honek eta gehiago izan ziren antolatutako ekimenak, merezi, merezi dugu eta.
![]() |
50 urte Brankaz Erakusketa (1964-2014) |
Letra
Lekitton ikastola erne zan negua
barruan bero eta hotza inguruan
euskarazko lezino barrien moduan
baleka ibiltzen be ikasi genduan.
Brankaz hazi eta hezi
Brankaz ikasi eta bizi
Brankaz urtez urtez
Brankaz hazi eta hezi
Brankaz ikasi eta bizi
Brankaz RM Azkue
Ibilaldi, karnabal eta olentzero
izan ginian jostun eta izan igeltzero
ta hasi Portalera joaten goizero
plazarako bidea ahaztu barik gero
Brankaz hazi eta hezi
Brankaz ikasi eta bizi
...
Ta oin kableak lotzen gaitue sarera
ingles ikasi dogu, hormak bota ostera...
begitu berrogetahamar urteko ubera
itsaso zabalean segitzeko aurrera.
Brankaz hazi eta hezi
Brankaz ikasi eta bizi
...