Skip to main content

 
Ikastolen elkarteko kide gara, eta guraso kooperatiba izaera izanik, elkarlaguntzan sinesten dugu

 

Topa elkartasuna

 

Eusko Jaurlaritzako bekez gain, barne beka sistema propioa daukagu. Beka hauek materiala, irteerak, jantokia... ordaintzeko erabiltzen dira, besteak beste

 

Zertarako?

 
Gero eta familia gehiago dira egoera zaurgarrian daudenak. Gaur ni, eta bihar, zu izan zaitezke!

 

 
Topa elkartasuna, elkarlaguntzarako egitasmoa Helburu nagusia desberdintasun ekonomikoak leuntzea da

 

Topa elkartasuna, elkarlaguntzarako egitasmoa Helburu nagusia desberdintasun ekonomikoak leuntzea da Elkartasuna adierazteko bide asko daude, eta hauxe da horietako bat: Topa elkartasuna
 

 

Bastida Ikastolatik Azkuera, Araba Errioxatik Lekeitiora

Ikastolaren baloreekin eta izaerarekin bat zetorren ardo bat nahi genuen. Eta bila ibilita, Bastida ikastolako ikasle ohi Jabier eta Arturo Amurrio Barroeta anaiekin topo egin genuen, Araba Errioxako Finca de la Rica bodegan. Beraiena da upategia. Beraz, Bastidan bertan ekoizten den ardoa da El Buscador. 2019ko uzta. Fruta aromaduna. Izaeraduna. Jabierrek eta Arturok definitzen duten modura: txikitan, ardo handia.